XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai, jakina. Oso interesgarria izango litzateke eta horrela ingelesa eta frantsesa ikasiko nituzke...

- Badakik azken bolada honetan gauzak ez zaizkidala ongi atera.

Ulertzen diat hiri pena ematea adiskideak hemen utzi behar izateak, baina han ziur negok beste batzuk aurkituko dituala, ikusiko duk.

- Bai, noski... Egingo ditut adiskide berriak -erantzun nion eta bat-batean urdaila uzkurtu egin zitzaidan.

- Gillenek taldearen burmuinaz hitz egin zidak.

Delako Daniel bat, benetako pertsonaia dena... ezta ? Ez didak beratzaz hitz egin.

- Izan ere berezi samarra da.

Denek diote itukinak dituela ganbaran.

Tira, lehen behintzat hori esaten zuten. Lehen begiratuan, agian ez litzaizuke gustatuko, astakilo samarra baita.

Beti narrats baten moduan ibiltzen da.

Berak dio bost axola zaizkiola markak, nahiz eta txukuntasun gutxirekin ibiltzen den.

Urari eta xaboari alergia diotenetakoa da.

Gainera, erdi-leloa dirudi, baina ez da inondik ere.

Badirudi ez dela ezertaz jabetzen, baina azkarra da eta interesatzen zaiona lortzeko primeran moldatzen da.

Pasatzen dena da gauza batzuetan leloarena egiten duela kolpe zorririk jotzea gustazten ez zaiolako.

Interesatzen zaiona bakarrik hartzen du seriotan. Nola esango nizuke?